martes, 13 de diciembre de 2016

LEHEN HEZKUNTZAN ERABILI DAITEZKEEN BALIABIDEAK

Sarrera honen izenburuak adierazten duen bezala, Lehen Hezkuntzan erabili daitezkeen baliabide digital batzuk azalduko dizkizuet. Egia da askoz gehiago daudela, baina nire ustez, motibazioa gehiaen areagotu dezaketenak dira.

Glogster online aurkitzen dugun aplikazioa da ,Web 2.0 belaunaldiko tresnetariko bat alegia. Online izatean ez dago deskargatu edo instalatutako programa baten beharrik. Honela, Internetaren baitan dagoen espazio birtualetan lan egiten da eta bertan, egindako guztia gordetzen da.

Glogster posterrak formatu digitalean egiteko erabiltzen  da, beste programa batzuen antzera, irudiak, grafikoak eta abar sartzeko aukera ematen duelarik.
Egun, Glogster programaren bi bertsio daude (Glogster eta Glogster EDU) :


Hor irakasleak bere posterrak egiteaz gain,, aukera du ikasleen kontuak kudeatzeko.
Glogsterren ezaugarriak eta abantailak:
  • Espezifikoa izatea: bereziki posterrak egiteko pentsatutako programa denez, horretarako tresnak egokiak ditu diseinua aurrera eramateko.  
  • Erabiltzeko erraza: funtzionamendu intuitibo samarra du, eta edozein tresna erabiltzerako orduan, jarraibideak pantailan agertzen dira.
  • Formatu digitala izatea: probak egiteko aukerak ematen ditu, zuzentzeko, eransteko, ezabatzeko... Horrez gain, irudiak, argazkiak eta bideoa txerta ditzakegu.
  • Online izatea: estekak sortzeko aukera ematen du; posterrak blog, wiki eta webetan erabiltzeko; posterrak beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko...
Unibertsitatean GGZZ-etako gai bat lantzeko egindako Glogsterra


EDUCAPLAY.pngEducaplay “adrformacion”-ek  jarduera interaktiboak sortzeko garatutako proiektua da, eta gutxi-gutxika toki erreferentea bihurtu da, bai jarduerak sortzeko bai hezkuntza arloko edozein irakasgai buruzko material didaktikoa eskuratzeko. Educaplay plataforman eraikitzen diren materialak online dira, eta plataforman gordetzen dira ondoren beste irakasleekin konpartitzeko asmoz.

Beraz, Educaplay plataforma bat da hezkuntza arloko multimediazko jarduerak sortzeko. Emaitza erakargarria eta profesionala lortzen da, eta jardueren artean mapak, asmakizunak, gurutzegramak, elkarrizketak, diktaketak, hizkiak edo hitzak antolatzeko edo erlazionatzeko jarduerak, letra sopak eta testak aurki daitezke. Gainera, norberaren blogean edo web orrialdean plataforman sortutako jarduerak txertatzeko aukera eskaintzen du.

Educaplay erabiltzeko garrantzitsua da irakasleak irudimena piztea, eta  ikasleekin landu nahi diren edukiak kontuan izanda, jarduera anitzak sortzea. Horrela, ikasleak modu entretenigarri eta motibagarri batean ikastea ahalbidetzen da.

Laburbilduz, hezkuntzako edozein irakasgaitan erabili daitekeen plataforma da, izan ere, irakasleak askatasuna du multimediazko jarduerak sortzeko orduan: bai jardueraren gaia aukeratzeko bai jarduera mota aukeratzeko.

Onurak
  • Educaplay modu erraz eta intuitiboan erabiltzen da.
  • Sarbidea unibertsala da.
  • Erabiltzaileek ez dute haien ordenagailuan inolako programarik instalatu behar.
  • Ez du inolako kosturik, hau da, doakoa da.
  • Edonork erabili dezakeen aplikazioa da.
  • Edukiak hiru hizkuntzatan eskaintzen ditu: gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.
  • Jarduerak sortzeko askatasuna dago.
  • Argazki-irudiak eta audioak txertatu daitezke.
  • Konstruktibismoan oinarritzen da, izan ere, ikasleek haien ikaskuntza eraikitzen dutelako. Ezagutza aurretik bizi izandako esperientzietatik eraikitzen eta eskuratzen da. Beraz, irakaslea ikasleen gidaria bihurtzen da eta aurreko guztia gerta daiten baliabideak ezartzen ditu.

mapa.JPG


Kahoot

Jokoan oinarritzen den irakaskuntzarako plataforma da Kahoot!. Mistoa da; izan ere, ezagutza ikertzeko nahiz sortzeko eta elkarlanean aritzeko eta partekatzeko aukera ematen die hezitzaileei eta ikasleei. Baliabideak trukatzeko eta elkarlana egiteko gunea izatea nahi dute asmatzaileek, eta han sortzen diren lehiaketak, eztabaidak eta galderak partekatzera animatu nahi dute, horrela mundu guztiko ikasgeletan erabiltzeko ereduak egon daitezen. Kahoot bidez hori egin daitekeen arren, sare sozialekin integratua dago plataforma, eta Facebook, Twitter edo Pinterest zerbitzuen bitartez ere erakuts daitezke jolasak.

Baina Kahoot! plataformaren berezitasun handiena norabide bakarreko irakaskuntzaz harago ematen dituen aukerak dira. Hau da, ez du balio irakasleak eginiko galderak ikasleek erantzuteko soilik, edo elkarren artean lehiatzeko. Ikasleek parte hartze aktiboa duten pedagogiari bide ematen zaio: gaiaz dakien baten —irakaslearen— galderak erantzuten jarduten duen pedagogia izan beharrean, ez dakienak —ikasleak— galderak planteatzeko askatasuna duen pedagogia da. Bestela gertatzen da norabide bakarrean egiten denean. Irakatsi nahi duten gaiaren inguruan garrantzi gutxi duten erantzunak emateko arriskua dute irakasleek.

Kahoot! plataforman, ikasleek bi rol har ditzakete, beraz: parte hartzailearena edo sortzailearena. Irakaslearen jarduera batean parte hartzeko, ez dago erregistratu beharrik; nahikoa da hark emandako kodearekin. Norbere edukia sortzeko, berriz, erregistratu beharra dago. 16 urte baino gehiago dituztenek besteek partekatutako materiala eskuratu eta berek sortukoa parteka dezakete; gaztetxoagoek, berriz, soilik era pribatuan sortu ahalko dute edukia. Kahoot! ez dago aplikazio moduan instalatzerik, baina Interneterako sarbidea duen edozein gailutan dago erabilgarri.

Hau da webgunea: https://getkahoot.com/.







No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada