lunes, 24 de octubre de 2016

Te atreves a soñar?

Berrikuntzarako bidea ez da bat ere erraza, bidean oztopo asko aurkitzen ditugulako. Zer gertatuko litzateke jartzen dizkiguten mugak apurtzekotan? 

Bideo honen bitartez zuok, irakasle edo etorkizuneko irakasleok motibatu nahi zaituztet, guztion artean muga horiek gainditzeko! 


REDES 87 : El sistema educativo es anacrónico

Azkenengo 50 urteetan, gizarteko arlo ezberdinetan, hots, ekonomia, kultura eta pertsonarteko harremanak aldaketa asko egon dira. Ezin dugu gauza bera esan Hezkuntza sistemari buruz, izan ere, klaseetan aurrera eramaten diren metodologiak atzeratuak gelditu baitira. 


Hau ikusita nire buruari hainbat galdera egiten dizkiot:


1. Zergatik umeak eskoletan aspertzen dira?

2- Zergatik eskola urteetan ikasitakoa helduaroan aplikatzen ez dakiten pertsonak aurkitzen ditugu? 

3- Hezkuntzaren hobekuntza memoristikan oinarritzen da? Edo praktikotasunari edo kontzeptuen aplikazio zein erlazioei eman behar diegu garrantzia. 

4- Eskoletan erabiltzen diren metodologietan arazoak daudela jakinik, zergatik ez berritu (hobetu)?  



Bideo honen bitartez, Ken Robinson Hezkuntza eta Sormenaren liderrak hainbat ideia argituko dizkigu. Espero dut gustatzea!




domingo, 23 de octubre de 2016

NUEVOS ESCENARIOS DE APRENDIZAJE / IKASKUNTZA DIGITALERAKO ESZENATOKI BERRIAK

Nuevos escenarios de aprendizaje 

Askotan, garapen teknologikoak arinagoak doaz gure gaitasuna aino pentsamolde teorikoetan eta esanguratzuetan, edo aktibitate berritzaileetan integratzeko.

Ikastaro honek, aurreko arazoari erantzuna eman nahiean, kas-irakaskuntzaren hiru perspektina ezberdin kontutan hartuko ditu: irakasten duen irakaslea, ikasten duen ikaslea, eta ingurune digital batean ikas-irakaskuntza kudeatzen den prozesua. Ikusmira ezberdink, baina elkar osatzen direla aurkeztuko ditugun hainbat ikastetxeetan egiten ari diren benetako praktika pedagogikoak.

Pedagogia mailan noraino iritsi garen ere ikusiko dugu. Bide luzea, etengabeko garapenean. Horrek markatzen du ikataroaren asmoa eta nahia: ikas-irakaskuntzaren eszenatoki digital berrietan interesa duen orori oinarrizko klabeak eskaintzea arrakasta izateko heuren lanetan

miércoles, 19 de octubre de 2016

RESPUESTAS PARA PENSAR

Respuestas para pensar izeneko bideoan Bartzelonako Unibertsiteko irakasle batek, Juana Sancho Gil, IKT-en garrantziaz hitz egiten du. Bideoan zehar, nolabaiteko haserrea adierazten du eskolan daukagun materialaren erabilera dela eta, hainbatetan ez dugulako probezu ateratzen umeen garapena sortarazteko. 

Merezi du ikustea!


IKUSI, IKASI baita GOZATU :)

domingo, 16 de octubre de 2016

Nola sortu blog bat

BLOG BAT? ZER DA HORI? 

Gaur egun etengabe internet laguntzaren bitartez informazioa elkar-trukatzen dugu, honela, hori egitea errazten dizkigunten plataformen ezagupenak izatea beharrezkotzat ikusten dut. Hona hemen lagungarria izango zaizuen bideotxo bat: 


Bueltan berriz :)

Bi urte Guztiok Eraikiz izeneko bloga sortu nuenetik eta bueltan berriz!

Aurten beste ikasgai batean murgiltzear nago, hala ere, aurreko IKT ikasgaiarekin lotura duenez,  oso baliagarria iruditu zait landu izandako informazioa mantentzea, seguruenik baliagarria izango zaidalako pentsatzen dut. 

Horrez gain, "Ikasketa Digitalerako Eszenatoki Berriak" izeneko MOOC ikastaroan murgilduko naiz eta blogean, bertan igotako lanak eskuragarri utziko dizkizuet ikusteko eta zuontzat baliagarria izateko.

Espero dut aurrekoan bizi izandako esperientzia bezain polita izatea! 


Loiola.